SURF
Bitartean ibillico dira becatutic becatura amilduaz; oraiñ pensamentu batean, gueroseago itz loyak gozotoro aditzean: oraiñ escuca, edo queñada batean, guero musu edo laztanetan: oraiñ ipui ciquiñac contatzen,
guero dantzan, edo dantza ondoan
alberdanian.
J.B. Agirre
Bilboko Udalak antolatzen duen Miguel de Unamuno XI. Saria irabazi du liburu honek
© 2011, Aitor Zuberogoitia
© Azal eta diseinuarena: 2011, Antton Olariaga
Unai Pascualen argazki batean oinarrituta
© Edizio honena: 2011,ALBERDANIA,SL
Plaza Istillaga, 2, bajo C. 20304 IRUN
Tf.: 943 63 28 14 Fax: 943 63 80 55
alberdania@alberdania.net
Libenet, S.L.-ek digitalizatua
www.libenet.net
Paperezko edizioaren ISBN zenbakia: 978-84-9868-272-4
Edizio digitalaren ISBN zenbakia: 978-84-9868-295-3
Legezko Gordailua: S.S. 261/11
SURF
Aitor Zuberogoitia
A L B E R D A N I A
S A I A K E R A
Eñaut eta Itzeari
HOTSA ETA ARDAILA BAINO HARAGO
Hans Castorpek jarraitu egin zuen:
—Berehala itzuli ahal izango zara nirekin. (…)
—Berehala zurekin? —galdetu zuen lehengusuak (…)—. Berehala? Noiz?
—Hiru aste barru.
—Hori ere badugu! Dagoeneko pentsamenduarekin hanka egiteko prest? —erantzun zuen Joachimek—. Zaude, gutxienez, apur batean; heltzea besterik ez duzu egin. Guretzat, hiru aste ez dira ezer hemen; baina zuretzat, bisitan zatozen horrentzat, hiru aste, azken batean, denbora-puska ederra da. Has zaitez, bada, hemengotzen; ez da hain erraza, igarriko diozu. (…) Badakizu, “hiru aste barru itzuliko naiz” behealde hartako ideia da. (…) Azken kontsulta orokorrean oraindik beste sei hilabeterako neukala esan zidan. (…)
Hans Castorp, haserre, jesarlekuaren tapizeria gogorraren gainean aztoraturik zebilen.
—Sei hilabete? Dagoeneko ia badira eta sei hilabete hemen zaudela! Ez dago horrenbeste denbora xahutzerik!
—Oh, denbora! —egin zuen oihu Joachimek (…)—. Hemen jendearen denborarekin hartzen dituzten eskudantzien berri bazenu… Ez zenuke sekula santan horrelakorik pentsatu ere egingo. Hiru hilabete, haientzat, egun bat beste dira. Ondo baino hobeto