: Pello Zabala
: Natura labur mintzo
: Alberdania
: 9788498685466
: 1
: CHF 12.10
:
: Natur: Allgemeines, Nachschlagewerke
: Basque
: 330
: kein Kopierschutz
: PC/MAC/eReader/Tablet
: ePUB
Argi mintzo da liburuaren azpititulua: Egunez egun, sasoien gurpilean. Egutegi zabal bat egin du Pello Zabalak, hilez hil eta egunez egun doana, egun bakoitzari komentario mamitsuak erantsiz. Meteorologiaz dihardu, noski. Eguraldiaz: elurraz, euriaz, lainoaz, txingorraz... eta beste hainbat meteoroz. Iragarpenez dihardu, jakina, eguneroko eginkizun baitu hori ere Zabalak. Naturak badu bere mintzoa, eta naturari erreparatzea nahitaezkoa dugu, basora sartu, eta sutarako egurra besterik ikusten ez duenaren jarrera aintzakotzat hartu nahi ez badugu behintzat. Eta laburra da mintzo hori gehienetan, ez baita natura alferrikako luzamendutan ibili zalea; laburra baina, mamitsua, eta halaxe, labur eta mamitsu, jaso du Pello Zabalak mintzo horren oihartzuna liburu honetan. Zabalak, liburu honetan, gonbite bat egiten du: GELDI ZAITEZ BIDEAN, ETA ZENTZUMENAK FINDU. Zentzumen zorrozketarako baliabide ugari eskaintzen digu, era ezinago atseginean, edonork ulertzeko moduan. Zer opari egokiago, bizimodu ustez modernoaren morroi garenontzat, gizalditako herri-jakituria berreskuratzeko aukera baino?

PELLO ZABALA (Amezketa, 1943). Gazte-gaztetatik, Arantzazun bizi da, eliz-ikasketak egin eta fraile frantziskotar egina. Meteorologia eta fraile-bizitzaz batera, beste bokazio bat izan du bizi osoan erro-errotik sustraitua: musika. Arantzazuko organista da eta makina bat eliz-kanta euskarazko armonizatu du. Irratian ere aritu da, luzaroan, bai musikari buruzko saioen gidari, bai eguraldiari buruzkoetan ere. Gaur egun ere irratigintzan ari da, eguraldiari buruzko albisteak nekazarientzat jorratzen.

URTARRILA

1 Urteberri

Urte zaharra joan eta berria etorri. Urteroko martxa ohikoa, kontinuo dariona. Euro eta eurondoko, horrela dabiltza azken urtezahar-urteberriok.Agur, urte zahar; ondo joan, lagun zahar!, halaxe zemaioten despedida gure zaharrek, atsotitz batekin. Zentzu betez doan esaldia dugu hori:Ondo joan, lagun zahar! Lagun zahar koanto,365 egun elkarrekin bizi eta gero!

Berriarekin ere, ondo porta dakigun, horixe da komeni zaiguna:lagun on egitea, hasieratik beretik. Harako esaerak dioena hartu behar horretarako, ezer berritu eta konpondu beharrik suertatuko balitzaigu ere:Urte berri, asmo berri. Beti da onuragarri, etxeko sabaiko itoginei errepaso bat ematea, teila berriren bat bere tokian kokatzea:asmo berriak bakoitza bere txokoan ipintzea. Elorriotik beste honako hau zetorren:Urte barri, zoroak be igarri. Gaur egun ohituratu ospaketak ikusita, edonork igarri, igarri behar dioen norbera zoratzen ez bada…! Nolanahi ere, esaera honek igoal dauka Eguberriaren kutsua ere, beste nonbaitEguberri, zoroak be igerri ageri baita Bizkaitik bertatik.

Baina bada beste bat, eta hau bai, urrezko letrekin ipintzekoa. Biz­kai aldetik jasoa da hau be:

Urte barri-barri,

txarri-belarri,

daukanak ez daukanari,

katilutxo bete gari.

Biba! Dotore asmatua. Gure baserri jatorretako ohitura eta usadioen usainekoa da hau: gauzak elkar banatzen zekitenen girokoa. Ze, zu zeu igoal zinen astelehenean katilutxo garia behar zenuena, eta barikuan besteak beharko zuen agian, lukainka muturtxoren bat ez,bijilia zelako, baina katilu-kafesne bai, bisitan zetorkiona goxa­tzeko. Has dezagula horrelaxe guk geuk ere. Baina, ume eta mutiko gazteek, eskean ibiltzeko aitzakiaz, bazizuten beren koxka egoki asmatu eta erantsia:

Urte barri-barri,

txarri-belarri,

daukanak ez daukanari,

nik eztaukat eta niri!

Gabonsarien kontuak ere asko aldatu dira eta egunez nahastu ere bai, gure egunotan. Antzina, emakumeek jasotzen zituztenagilandoak gizonengandik. Halaxe oroitarazten digu Azkuek. Erregenez berriz, gizonak jasotzen zuen emakumearen eskuetatik. Honelaxe kantatzeko usadio bitxia omen zuten:

Agilando de montaña,

iru intxaur ta lau gaztaña,

aren ganean lau sagar,

nik bai altzoa zabal-zabal.

Urtats deitzen diote Iparraldean urteko lehenari.Urtatsil, urteko lehen hilabeteari. Izen bera gorde diote urtearen hasieran opari eman ohi denerregali horri ere. Erregeena izan bide da, berez,erregalia, baina, Erregeenaren aurretik, urtatsean egindakoari bidezkoa daurtats deitzea. Azkuek aspaldi bildu ziguneskeko kanten artean honakoa:

Aingerutxoak gira,

zerutik heldu gira,

boltsa badegu,

dirurik eztegu,

aitzina yoaiteko,

urtatsa behar degu.

2 Zotalegunak

Egun urtarrilaren bia, otsailaren zotaleguna. Halaxe uz