: Anjel Lertxundi
: Paper-festa Minimalia
: Alberdania
: 9788498685299
: 1
: CHF 9.50
:
: Erzählende Literatur
: Basque
: 278
: kein Kopierschutz
: PC/MAC/eReader/Tablet
: ePUB
Minimalia ipuin, kontakizun eta istorio laburrez osatutako liburu bat da. Narraziootan, bizitza kontatzeaz gainera, kontatzen da literaturaren abentura ere. Bizitza eta idazkuntza txanpon beraren aurkia eta ifrentzua baitira, Minimalian txanponaren alde biak ageri dira bat eginda, noiz harmonia onean, noiz armonia liskartsuan, baina inoiz ez bakoitza bere aldetik bizi diren testu gisa, besteekin batera baizik, elkar osatuz eta elkarri lagunduz, liburua testuen elkarren arteko ehunduraren baten emaitza baita, hainbat narrazioz osatutako narrazio bakarra, eta ez hainbat testuren pilaketa soila.

Anjel Lertxundi (Orio, 1948). Hunik arrats artean (1970) ipuin bilduma izan zen argitaratu zuen lehen liburua. Bereak dira, besteak beste, Goiko Kale (1973; ALBERDANIAn, 2000), Aise eman zenidan eskua (1979), Hamaseigarrenean aidanez (1983), Carla (1989), Lurrak berdinduko nau (1990), Kapitain Frakasa (1991), Otto Pette (1994), Piztiaren izena (1995), Azkenaz beste (1996), Argizariaren egunak (1998, Euskadi Literatur Saria), Lehorreko koadernoa (1998), Zorion perfektua (2002), Ihes betea (2006), Zoaz infernura, laztana (2008), Etxeko hautsa (2011) eta Horma (2017) eleberriak, Konpainia noblean (2004) narrazio liburua, Letrak kalekantoitik (1996), Gogoa zubi (1999), Mentura dugun artean (2001), Eskarmentuaren paperak (2009, Saiakera Sari Nazionala) eta Paper-festa (2012) saiakerak eta Italia, bizitza hizpide (2004) kronika liburua.

I

LUBAKIAK, BARNE-MUINETAN

(Hule beltzezko Moleskinea)

Guda-otsak dozak landetan!

Lauaxeta,Arrats-Beran

Gure inguruko hildako horiek guztiak,

non lurperatu, ez bada hizkuntzan?

Adonis (Ali Ahmad Said Esber)

GALERIA

Gerra hasi zenean, galeria bat zulatu zuten hiriaren aldirietan, badaezpada ere, inoiz ez baita jakiten gerra batek zer nolako premiak ekarriko dituen. Luze jo zuen gerrak, baina halako batean bukatu zen hura ere, eta irabazleek galeriako sarrera itsutzeko agindu zuten harriz eta zementuz. Aldian behin, hotsak entzuten ziren galerian, baina agintariek esaten zuten haizearenak zirela; jendeak ere esaten zuen haizearenak izango zirela, baina ez, hala ere, agintariek bezain ozen.

Pasatu ziren egunak, hotsak itzali ziren. Ez da haizearen inolako arrastorik sentitzen.

ATAKA

Haize latzak zebiltzan bazterrotan, jende batzuk armatan, beste batzuk ihesi, denetik esaten ziguten eta denetik aditzen genuen guk, ez genekien zer egin, armak hartu edo ihes egin, eta berorrek badaki zer atarramentu hartu genuen guk?, etxean gelditu ginen eta egunak zekarkigunari moldea hartzen ikasi genuen, armatan zebiltzanenganako izuari txalo egiten genion eta ihesi zihoazenen beldurrari adio, hala bizi izan ginen gu, orain batzuen eta gero besteen lagun ginela imintzio eginez, ez beza mesedez zirkin itsusi hori egin, gure portaera ez zaio berorri oso itxurosoa irudituko, baina gure Jainkoak ez digu bestelako entendimendurik eman.

LABURPENA

I

Tiroak entzun ziren herrian.

–Betikoak! –esan zuten alde batekoek.

–Betikoak! –esan zuten beste aldekoek.

II

Begi bistakoa zen gerra bat hasi zela,gerradeitzen zioten atzerriko hedabide eta buruzagiek.

–Iraultza! –deitzen zioten, ordea, alde batekoek.

–Gurutzada! –deitzen zioten, ordea, beste aldekoek.

III

Halako batean, bukatu zen gerra.

–Gora! –oihu egiten zuten batzuek.

Besteak isilik zeuden beren hilobietan, kartzeletan, bizitza publikoan, bentzutuen eguneroko bizitza abailduan.

KAKATZARA

1937urtea, Espainiako gerran. John Dos Passos eta Ernest Hemingway elkarrekin dabiltza guda-eremuetan, kanpamenduak bisitatzen, lubakietako bizitza ezagutzen,Lur espainiarradeituko den dokumentalerako gidoia prestatzen. Atsedenaldietan, whisky botila bat ireki, eta gerraren aringarriak izaten dituzte solasgai: zezenketak, joan-etorri erotikoak, Maestrazgo mendietako ehiza, Ameriketako Estatu Batuetatik datozkien beisbol txapelketari buruzko berriak, boxeoa… Idazle eta adiskide izaki –konbinazio zaila, baina ez ezinezkoa–, ugariagoak dituzte adostasunak, desadostasunak baino.

Politikaz ari direnean ere, halatsu. Biak daude Espainiako Errepublikaren alde, biek ere Espainiako gerra ispilu ezin h