: Alfontso Gartziandia
: Itsu kolpeka
: Alberdania
: 9788498685282
: 1
: CHF 9.40
:
: Erzählende Literatur
: Basque
: 198
: kein Kopierschutz
: PC/MAC/eReader/Tablet
: ePUB
Urko ez da galtzaile peto bat, baina ozta-ozta gogoratzen da noiz gozatu zuen azken garaipena. Ikerlari izan nahi luke, baina gazte garaiko aurrekari penalek bidea ixten diote. Nola edo hala aurrera ateratzen du bizimodua, ikertzaile azpikontratatu baten morroi gisa, aitak maiz leporatzen dizkionak saihesten saiatzen den bitartean. Nadiari gaztaroa lapurtu zioten, bere jaioterrian bertan aurrenik, bizitza berri baten bila ihesbide zuen urruneko lurralde batean gero. Partida pobrea jokatzeko karta eskasak banatu dizkio bizitzak, eta, jakina denez, zaila da karta eskasekin jokaldi onik egitea... Iruñeko kale aberatsetan eta aldiri ez hain dotoreetan, astebeteko tartean, Urkori egindako enkargu bereziak eragingo duen xake-partida tragiko bat jokatuko da, eta biak, Urko eta Nadia, izanen dira, aldi berean, jokalari eta pieza. Eta, xakean, bizitzan bezala, ezin-bestekoa da aukera egitea...

ALFONTSO GARTZIANDIA Iruñean jaioa da. Bartzelonako Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatu zen, eta DBHn irakasle dihardu. Hau da argitara ematen duen lehen literatur lana.

LARUNBATA

Ozen entzuten zen. Telebistatik zetorren soinua ulertezin bihurtzeraino. Pasabideko apalean, pare bat metrotara zegoen, joka. Hartzeko urrunegi, ordea.

«Tirorilori. Tirorilori... Tirorilori. Tirorilori... Tiro.»

Segundo batzuen ostean, isildu egin zen telefonoaren hots errepikakorra. Akabo erantzun beharraren tentsioa. Urko, egongelako sofa merkean etzanda, manta lodi baten azpitik burua agertzen zuela, Dolarraren Trilogia ikusten ari zen.

Hasierako plana bestelakoa zen. Bi lagun etortzekoak ziren «Borroka kluba» ikustera. Jipoiak, astinduak eta bizitzaren bestelako ikuspegi bat ematen omen zuen filmak. Kultuzko pelikula zela esan zioten. Tamalez, lagunek bez­peran Iruñeako taberna erdiak itxi zituzten nonbait eta, ajearen tamaina zela medio, hitzordura agertu ez eta huts egin zuten. Hiru lagunek pelikula bat ikusi ordez, lagun bakarra hiruspaghetti western jatekotan.

Urkokwestern haiek jada ezagunak bazituen ere, aldi hartan hirurak elkarren jarraian ikustea deliberatu zuen. Horretarako mahaitxoa egokitu zuen alboan, eta bertan zizka-mizkak, garagardoa eta behar adina tabako. Clint Eastwood gustuko zuen. Txulo dotore baten antza hartzen zion. Ezerk ez zuen handik altxaraziko.

Filmen metrajeak aurrera egin ahala, ordea, irentsitako garagardoak gero eta zailago zuen tripan pausatzea. Maskuria husteko premia larria.

Bigarren pelikularen bukaerako duelua hastera zihoan. Indioak Mortimer koronela tiro batez armagabetu zuen. Erriflea lurrean zuela, Mortimerrek salduta zirudien. Indioa zuhur hurbildu eta hizketan hasi zitzaion.

Urkok bekainak jaso zituen.Klimaxeko txapa klasikoa, pentsatu zuen.

Agintea hartu,pause sakatu, manta soinetik alboratu, eta besoak eta zangoak baliatu zituen sofan egina zuen zulotik ateratzeko. Bainugelara abiatu zen, sabela berunez betea balu bezala.

Hustu beharrekoak hustu, kateari tira egin eta komuneko zulora ur-zurrunbilo bat bidali zuen.Western-etako letrinekin gogoratu zen hari begira. Bere komunarekin konparatuta, alde handia zegoen, baina ez behar bestekoa, akaso. Burua ezker-eskuin mugitu zuen. Garagardoa kanporaturik, errazago lotu zuen gerrikoa.

Sofara bueltan, pasabidetxo iluneko apalean argi ñimiño bat ikusi zuen keinuka. Telefonoa eskuratu eta Idoiak deitu ziola ikusi zuen. Zutik geratu zen, mugikorreko pantailan ageri zen izenari begira.Idoia? Libre zuen eskuak lepondora egin zion automatikoki, eta ile nahasien artean hazka hasi zen.

Idoia, aspaldi ikusi ez zuen laguna. Urkoren penarako, laguna izatetik harago joan ez zena. Begirada bizi eta irribarre errazeko neskato panpoxa. Institutuan ibili zen harekin eta, ondoren, lanbide heziketan. Ongi konpontzen ziren, gelan eta gelatik kanpo ere bai. Urkok gustuko zuen, eta senak esaten zion sentimendu hura elkarrenganako ze