: Pedro Mari Goikoetxea
: Iribar. Irudia eta eredua
: Alberdania
: 9788498686258
: 1
: CHF 12.50
:
: Biographien, Autobiographien
: Basque
: 304
: kein Kopierschutz
: PC/MAC/eReader/Tablet
: ePUB
Orain arte beste batzuek idatzi dute Iribarri buruz. Bere kirol ibilbidea aski ezaguna izango da askorentzat, baina beti ere kanpotik begiratuta. Iribar ez da sentimenduak erraz azaleratzen dituen horietakoa. Hala ere, ez du alferrik galdu nahi izan bere sentipenak, gertaerak, erabakiak, jokabideak, akatsak eta abar bere ikuspegitik kontatzeko aukera hau. Zoritxarrez, denborarekin batera joan dira hainbat oroitzapen. Zorionez, behar zuen laguntza izan du, atzendutako hori berreskuratzerakoan. Iribar izan dena eta gaur ere badena zintzo jasotzea da liburu honen asmoa. Kronika interesgarria eta, aldi berean, atsegin eta gozagarria.

Pedro Mari Goikoetxea. Lezaman jaioa, ibilbide luze eta emankorra egin du kazetaritzan. Bilboko Herri Irratian hasi zen kazetari, eta 1983az geroztik, urte hartan hasi baitziren Euskal telebistaren emisioak, kate horretan jardun du, kirol kazetari gehienbat, nahiz eta, horrez gain, bestelako telebista-saioak ere aurkeztu dituen, hala nola Sei Argazkitan dokumental eta elkarrizketa saioa.

NIRE BIZITZA ETA KIROL IBILBIDEA

Gure familia

Martzelino Iribarrek eta Ursula Kortajarenak izan zuten lehen semea naiz, eta bakarra. Beste laurak, alabak izan baitziren. 1943ko martxoaren 1ean etorri nintzen mundura Zarautzen. Berez, Jose Benito izan behar nuen, gure aitonaren izena hori zelako eta ni bere besoetakoa nintzelako, baina Jose Angel jartzea erabaki zuten gurasoek. Oraindik ez dakit zehatz-mehatz zergatik izan zen. Kontua da, Aingeru Guardakoaren egunean jaio nintzela eta horrek,ziur asko, gauzak erraztu egingo zizkien, eurak sinesmen handikoak zirelako. Nire haurtzaroan asko ginen etxean. Hamasei inguru. Gurasoak, neba-arrebak, aitona eta beste bederatzi osaba-izeko. Ezkontzeko oso alperrak ziren nonbait …

Aita karlista familiakoa zen. Ama, berriz, nazionalista. Beraz, pentsa dezakezue, gurean ez zela politikaz hitz egiten…

Guraso eta arrebekin: Ramona, Joaquina, Arantza eta Ana Mari.

Kaleko baserritarra

Makatza izeneko baserrian jaio nintzen. Horregatik gara gu herrian «Maka­tzenekoak». Baina, baserri hori Jose de Amezti kalean dago, Musika plazaren ondo-ondoan. Kale baserria izan arren, lurrez ondo hornituta zegoen. Beharko hainbeste lagunek bizimodua aurrera ateratzeko! Hala ere, osabek kanpoan lan egiten zuten, adin batetik aurrera behintzat. Ikatz eta egur sal­tzailea zen Mariano, oinetako konpontzailea Carlos, mekanikaria Ramon eta gozoki lantegi bateko enkargatua zen Domingo, zaharrena. Baserrian denetarik genuen: behiak, txerriak, zaldia edo astoa, oiloak eta ortua ere bai, noski. Horregatik, behiak jeztea izan ezik, baserriko beste lan guztiak egin behar izan nituen mutikotan: segan, itaurrean, artoa eta garia ereitea, belar ondua sartzea eta bes