: Anjel Lertxundi
: Desertuan behatxuloa
: Alberdania
: 9788498687347
: 1
: CHF 10.60
:
: Essays, Feuilleton, Literaturkritik, Interviews
: Basque
: 224
: Wasserzeichen
: PC/MAC/eReader/Tablet
: ePUB
Gutxitan gonbidatzen gaitu idazle batek bere etxera, bere laneko mahaira, bere ohe eta ametsetara; gutxitan erakusten dizkigu idazle batek zuzen-zuzenean bere baitako labirintoak, bere bihotzeko txokoak. Liburu honek ostatu ematen dio irakurleari idazlearen etxean eta gogamenean. Aldi eta alde askotako gonbidatuz beterik dauka etxea. Agapea, prestAnjel Lertxundik baliabide literarioekin pentsatzen du, gizateriaz, munduaz, euskal giroaz, irakurketaz, pandemiaz, heziketaz, gaur-gaurko arazoez. Pentsamenduaren eta literaturaren tradizioa baliatzen du, aipuz aipu, txoko-miran. Hatza mingainean busti, orriak pasa, azpimarrak errepasatu, Anjelen liburuetan garai orotako liburuen oihartzunak entzuten dira, milaka orriren xiri-xarak, bihotza goxatuz, azalean dardara arinak eraginez, eta tarteka erraiak irauliz.

ANJEL LERTXUNDI (Orio, 1948). Hunik arrats artean (1970) ipuin bilduma izan zen argitaratu zuen lehen liburua. Harrezkero, nobelaz eta ipuin bildumaz gainera, artikulugintza, saiakera eta haur eta gazte literatura landu ditu. Bereak dira, besteak beste, Goiko Kale (1973; ALBERDANIAn, 2000), Aise eman zenidan eskua (1979), Hamaseigarrenean aidanez (1983), Carla (1989), Lurrak berdinduko nau (1990), Otto Pette (1994), Piztiaren izena (1995), Azkenaz beste (1996), Argizariaren egunak (1998, Euskadi Literatur Saria), Lehorreko koadernoa (1998), Zorion perfektua (2002), Ihes betea (2006), Zoaz infernura, laztana (2008), Etxeko hautsa (2011) Horma (2017) eta Kapitain Frakasa (2021) eleberriak, Konpainia noblean (2004) narrazio liburua, Letrak kalekantoitik (1996), Gogoa zubi (1999), Mentura dugun artean (2001), Eskarmentuaren paperak (2009, Saiakera Sari Nazionala), Paper-festa (2012) eta Itzuliz usu begiak (2019) saiakerak eta Italia, bizitza hizpide (2004) kronika liburua.

1

MAITE DUZUNAREN HERIOTZAK
INDARTU EGITEN DITU KAUSA BATZUK

Mahaira ezer txukunik aterako bada, sukaldeko lan fina egin beharra dago: jakiak erabaki, garbitu, prestatu… Lan anonimoa eta isila da.

Aukeran nahiago izaten dugu mahaikide, sukaldari baino.

Baina mespretxurik ez sukaldariari: berak ezagutzen ditu prestatutako janariaren osagaiak, haien freskotasuna bermatzeko nekeak, jaki bat bestearekin ezkontzeko zailtasuna, menu txukun bat mahairatzeko puntu egokia, mahaira bilduko diren lagunak txeraz zaintzeko begirunea.

Joseph Conrad-enNarcissus-eko beltzanobelako marinelek esklabotzat daukate James Wait, beren ontziko sukaldaria. Haren lana mespretxatzen dute, edozein egokiera baliatzen dute sukaldariaz trufatzeko. Behin, ekaitz zakar batek hondoratzeko arriskuan jartzen duNarcissusontzia. Marinel guztiak izututa daude ez direlako zutik ere egoteko gai, asmatu ezinda nola egin aurre itsasoari, izu larrian olatuak gero eta indartsuago pasatzen direlako on­tziaren gainetik, imajinatu ezinik zelan aurkitu trantze gordin hartatik onik ateratzeko modua. Belak urratzen hasi dira, mastaren bat erori da. Aspaldi irakurritakoaren oroitzak engainatzen ez banau, olatuetako batek sukalde-zurkuluko atea ere erauzi du errotik.

Eskifaiako nork ez daki itsas gainean baino ontzi gehiago dagoela itsas hondoan? Hala ere, sukaldariak bere lanean segitzen du, eskifaiako beste marinelek ez bezalako kemena erakutsiz:

Ontzia hondoratu arte, ni, sukaldari, ez dut sukaldea abandonatuko.

Duintasuna errazago aurkitzen da zapaldu eta umiliatuen artean. Esperientziak dio.

Egun batetik bestera,pandemia ekarri zuen ekaitzaketadilema batek estutu zigun zintzurra: gure buruen jabe eta erne, edo, horrelakorik ezean, naufragio segurua.

Desertuaren erdian

ate sendo bat maratila eta guzti.

Atearen goiko aldean,

nire begien parean,

behatxulo bat.

Presaka bizi ginen,kabitu-ezin hiperaktibo batek harrapatuta, guztira iritsi beharrez ezertara iritsi ezinik. Ordurik gabeko denbora erretzen genuen lanean, autoan, telefonoan, sare sozialetan; aldiz, ordu doiak egiten genituen etxean eta etxekoak atenditzen. Denbora faltak estutu egiten gintuen eta lanak ito. Denbora librea nahi omen genuen, baina denbora estutzen, lotzen, korapilatzen jardutengenuen, egunen eta orduen sosen trukean esklabo.

Bat-batean, ordea, denbora gelditu zitzaigun, bihotz-biluz geratu ginen, Daliren erloju belaxkaren mende, gure baitako bakardadearen kobazuloan preso.

Memento mori!, memento mori!entzuten zitzaion ordulariari, baina ez mekanismoaren hotsik. Latina aspaldi desagertua zen gure mundutik, baina aise ulertu genuen abisuaren muina: hurbil dugu Herio, harena da garondoan sentitzen ari garen arnasa.

Esperantzaren zapiaeta etsipenaren trapua, oihal beraren aurki eta ifrentzu. Alditan txukun jantzita gaude; alditan, ordea, atzekoz aurrera eta narras. Zabartzen ari garelako da agian, eta gu ohartzen ez.

Nolanahi ere, komeni da kontuan izatea: esperantzaren gehiegiak zapia trapu bihur dezake, baina etsiaren dosi me