URTARRILA
1 Urteberri
Urte zaharra joan eta berria etorri. Urteroko martxa ohikoa, kontinuo dariona. Euro eta eurondoko, horrela dabiltza azken urtezahar-urteberriok.Agur, urte zahar; ondo joan, lagun zahar!, halaxe zemaioten despedida gure zaharrek, atsotitz batekin. Zentzu betez doan esaldia dugu hori:Ondo joan, lagun zahar! Lagun zahar koanto,365 egun elkarrekin bizi eta gero!
Berriarekin ere, ondo porta dakigun, horixe da komeni zaiguna:lagun on egitea, hasieratik beretik. Harako esaerak dioena hartu behar horretarako, ezer berritu eta konpondu beharrik suertatuko balitzaigu ere:Urte berri, asmo berri. Beti da onuragarri, etxeko sabaiko itoginei errepaso bat ematea, teila berriren bat bere tokian kokatzea:asmo berriak bakoitza bere txokoan ipintzea. Elorriotik beste honako hau zetorren:Urte barri, zoroak be igarri. Gaur egun ohituratu ospaketak ikusita, edonork igarri, igarri behar dioen norbera zoratzen ez bada…! Nolanahi ere, esaera honek igoal dauka Eguberriaren kutsua ere, beste nonbaitEguberri, zoroak be igerri ageri baita Bizkaitik bertatik.
Baina bada beste bat, eta hau bai, urrezko letrekin ipintzekoa. Bizkai aldetik jasoa da hau be:
Urte barri-barri,
txarri-belarri,
daukanak ez daukanari,
katilutxo bete gari.
Biba! Dotore asmatua. Gure baserri jatorretako ohitura eta usadioen usainekoa da hau: gauzak elkar banatzen zekitenen girokoa. Ze, zu zeu igoal zinen astelehenean katilutxo garia behar zenuena, eta barikuan besteak beharko zuen agian, lukainka muturtxoren bat ez,bijilia zelako, baina katilu-kafesne bai, bisitan zetorkiona goxatzeko. Has dezagula horrelaxe guk geuk ere. Baina, ume eta mutiko gazteek, eskean ibiltzeko aitzakiaz, bazizuten beren koxka egoki asmatu eta erantsia:
nik eztaukat eta niri!
Gabonsarien kontuak ere asko aldatu dira eta egunez nahastu ere bai, gure egunotan. Antzina, emakumeek jasotzen zituztenagilandoak gizonengandik. Halaxe oroitarazten digu Azkuek. Erregenez berriz, gizonak jasotzen zuen emakumearen eskuetatik. Honelaxe kantatzeko usadio bitxia omen zuten:
Agilando de montaña,
iru intxaur ta lau gaztaña,
aren ganean lau sagar,
nik bai altzoa zabal-zabal.
Urtats deitzen diote Iparraldean urteko lehenari.Urtatsil, urteko lehen hilabeteari. Izen bera gorde diote urtearen hasieran opari eman ohi denerregali horri ere. Erregeena izan bide da, berez,erregalia, baina, Erregeenaren aurretik, urtatsean egindakoari bidezkoa daurtats deitzea. Azkuek aspaldi bildu ziguneskeko kanten artean honakoa:
Aingerutxoak gira,
zerutik heldu gira,
boltsa badegu,
dirurik eztegu,
aitzina yoaiteko,
urtatsa behar degu.
2 Zotalegunak
Egun urtarrilaren bia, otsailaren zotaleguna. Halaxe uzten du