: Koldo Zuazo
: Neure buruaren alde
: Alberdania
: 9788498683479
: 1
: CHF 3.60
:
: Erzählende Literatur
: Basque
: 184
: Wasserzeichen
: PC/MAC/eReader/Tablet
: ePUB
1574. urtean, heriotza ate joka zeukala igarririk, eta bere bizian leporatu zizkioten salaketa zenbaiti aurre egin nahirik, gertatukoak idatziz jartzea erabaki zuen Martin Garaigordobilek. Jatorriz otxandioarra, Gasteiza joan zen lanera, gaztetxoa zela. Soldaduen kapitain bat hil zuela eta, Indietara egin zuen handik ihesi, baina han ere beste hilketa eta lapurreta batzuetan egon zen nahastuta. Berriro ere ihesean, indiarren herri batean aurkitu zuen babesa eta, herri horretan zegoela, Espainiako erregearen soldaduen aurka egindako eraso batean harrapatu zuen heriotzak. Baina, ustekabean, heriotzako une horretan argitu zen berari leporatzen zizkioten hilketa eta lapurreten atzean nor zegoen.

NEURE BURUAREN ALDE


Bitartean ibillico dira becatutic becatura amilduaz; oraiñ pensamentu batean, gueroseago itz loyak gozotoro aditzean: oraiñ escuca, edo queñada batean, guero musu edo laztanetan: oraiñ ipui ciquiñac contatzen,
guero dantzan, edo dantza ondoan
alberdanian.

J.B. Agirre

Lehen argitaraldiaALBERDANIA-Ostiral sailean: 2011ko azaroan



© 2011, Koldo Zuazo

© Argitaraldi honena: 2011,ALBERDANIA,SL

Istillaga, 2, behea C. 20304 Irun

Tf.: 943 63 28 14 Faxa: 943 63 80 55

alberdania@alberdania.net

Azala: Antton Olariaga, Unai Pascualen argazki batean oinarrituta

Libenet, S.L.-ek digitalizatua

www.libenet.net



Paperezko edizioaren ISBN zenbakia: 978-84-9868-330-1

Edizio digitalaren ISBN zenbakia: 978-84-9868-347-9

NEURE BURUAREN ALDE

KOLDO ZUAZO

O S T I R A L  S A I L A

A L B E R D A N I A

Martin Garaigordobil,
nazio euskaldunekoa


Ene kontuak zuzenak badira, Kristo ondorengo 1574. urtean gaude. 1529an abiatu nintzen Cadiztik Indietara eta 1512an jaio nintzen Otxandion, Bizkaian, euskaldunen nazioan. Eta hori guztiori horrela bada, hirurogeita bi urte dauzkat. Sasoiko nago. Badaukat gorputzean indarra eta bizitzen jarraitzeko gogoa, baina jakitun nago heriotza ate joka daukadala. Espainiako erregearen soldadu ugari dabil gure Baso inguruetan eta, lehentxoago edo gerotxoago, aurrez aurre egokituko gara. Ez da izango orduan berriketetarako astirik. Edo neuk hilko ditut haiek edo haiek ni.

Harrapatzen banaute, badakit zein izango den neure azkena. Bizirik hartzen banaute, deabruak ere asmatu ezin dituen torturak egingo dizkidate. Hilik hartzen banaute, berriz, gutxienez ere ez dut infernu horretatik igaro beharko. Dena dela, bai era batera edo bai bestera izan, hiriko plaza erdian dagoen tantai luzean esekiko eta urkatuko naute azkenean. Horrela jokatu ohi dute Espainiako erregeari traizioa egin diotenakaz.

Egiari zor, ez diot heriotzari beldurrik, eta torturak berak ere ez dit eragiten ikararik. Ni hil eta gero, nitaz esango dutenak sortzen dit kezka. Espainiako erregeari traizioa egin diodala esango dute, haren soldaduak hil eta haren ondasunak ostu ditudala, indiarrak haren aurka ipini ditudala, erlijio kristaua ukatu eta indiar basati eta sinesmen gabeakaz nahastu naizela. Horrelako gauzak eskribituko dituzte euren liburuetan, horrelako gauzak erakutsiko dituzte euren eskoletan.

Salaketa horien guztien artean bakarra da benetakoa: Espainiako erregearen soldaduak hil ditudala, baina horretarako eduki ditudan arrazoiak hartu behar dira kontuan. Espainiako erregearen urre mordo galanta ostu dudala ere badiote, baina hori ez da egia. Orain arte ez diot sekula ezer ostu inori. Baina “orain arte” diot, joan den aspaldi luzean lapurreta handi bat egiteko asmoa darabilgulako buruan: armak ostu gu