Bitartean ibillico dira becatutic becatura amilduaz; oraiñ pensamentu batean, gueroseago itz loyak gozotoro aditzean: oraiñ escuca, edo queñada batean, guero musu edo laztanetan: oraiñ ipui ciquiñac contatzen, guero dantzan, edo dantza ondoan alberdanian.
J.B. Agirre
© 2009, Anjel Lertxundi
© Azala eta diseinua: 2009, Antton Olariaga
© Argitaraldi honena: 2009, ALBERDANIA, S.L.
Istillaga, 2, behea C. 20304 Irun
Tf.: 943 63 28 14 Fax: 943 63 80 55
alberdania@alberdania.net
Comunicación Interactiva Adimedia, S.L.-ek digitalizatua
www.adimedia.net
Paperezko edizioaren ISBN zenbakia: 978-84-9868-091-1
Edizio digitalaren ISBN zenbakia: 978-84-9868-171-0
Mobipocket Edizio digitalaren ISBN zenbakia: 978-84-9868-170-3
Legezko Gordailua: S.S. 1553/09
ESKARMENTUAREN PAPERAK
S A I A K E R A
A L B E R D A N I A
Poeta bazara, garbi ikusiko duzu paperezko orri honetan hodei bat dagoela airean. Hodeirik gabe, ez legoke euririk; euririk gabe, arbolak ez lirateke haziko; eta arbolarik gabe, ez legoke papera egiterik. Hodeia beharrezkoa da papera egon dadin. Hodeirik ez balego, ez legoke paperezko orri hau ere. Beraz, esan dezakegu hodeia eta papera elkar lotuta daudela.
Are arretatsuago begiratzen badiogu paperezko orri honi, eguzkiaren argia ikusiko dugu bertan. Eguzkiaren argirik gabe, basoa ez litzateke haziko: izatez, ezer ez litzateke haziko. Guk geuk ere ezin dugu eguzkirik gabe hazi. Beraz, badakigu eguzkiaren argia dagoela paperezko orri honetan ere. Papera eta eguzkia, elkar lotuta. Eta begiratzen segitzen badugu, aizkolaria ikusiko dugu bertan, zeinak arbola ebaki baitzuen eta fabrikara eraman, arbola paper bihur zezaten. Eta garia ikusten dugu. Badakigu aizkolaria ezin dela bizi eguneroko ogirik gabe, eta, horregatik, ogia egiteko erabili den garia ere paperezko orri honetan dago. Eta baita aizkolariaren aita eta ama ere. Modu horretan begiratzen dugunean, konturatzen gara gauza horiek guztiak gabe, honako paperezko orri hau ez litzatekeela existituko.
Are sakonago begiraturik, geu ere bertan gaudela ikus dezakegu. Ez da zaila horretaz konturatzea, paperezko orri honi begiratzen diogularik, paperezko orri hau gure pertzepzioaren zatia baita. Zure adimena hemen dago eta baita neurea ere. Beraz, esan dezakegu dena hemen dagoela, paperezko orri honetan. Ezin duzu hemen ez dagoen gauza bakar bat ere seinalatu –denbora, espazioa, lurra, euria, mineralak, eguzkia, hodeia, ibaia, beroa–. Dena dago elkar lotuta paperezko orri honetan. Paperezko orri honen existentzia lotuta dago gainerako gauza guztien existentziarekin.
(Czeslaw Milosz,Abezedarioa)
Eskutxoek jo dute
kriskitin-kraskitin;
haizea kiribiltzen
dabil Mari Zikin.
Juan Mari Lekuona
“Hurrengo