: Anjel Lertxundi
: Ihes betea
: Alberdania
: 9788498684278
: 1
: CHF 6.40
:
: Erzählende Literatur
: Basque
: 360
: Wasserzeichen
: PC/MAC/eReader/Tablet
: ePUB
Warner gazte hitlerzale bat da gerra aurreko Alemania nazian. Sekretu handi bat gordetzen dute bere familian, eta sekretu hori ageriko egiten denean, ihes egitera behartuta egongo da Warner Europan barrena: Triestera aurrena, Frantziara gero. Lertxundik, hausnarketa eta ekintza, suspentsea eta jakin-mina elkar txandakatuz darama irakurlea oztopoz oztopo azken liluragarriraino. Eleberri honek ez du inor hotz utziko. Gogoan iltzatuta geratzekoak dira gertatzen diren gauzak, esaten diren hitzak, isiltzen direnak, eta, batez ere, bere orrialdeetan barrena aurkezten zaizkigun pertsonaia gogoangarriak eta haien historia hunkigarriak.

Anjel Lertxundi (Orio, 1948). Hunik arrats artean (1970) ipuin bilduma izan zen argitaratu zuen lehen liburua. Bereak dira, besteak beste, Goiko Kale (1973; ALBERDANIAn, 2000), Aise eman zenidan eskua (1979), Hamaseigarrenean aidanez (1983), Carla (1989), Lurrak berdinduko nau (1990), Kapitain Frakasa (1991), Otto Pette (1994), Piztiaren izena (1995), Azkenaz beste (1996), Argizariaren egunak (1998, Euskadi Literatur Saria), Lehorreko koadernoa (1998), Zorion perfektua (2002), Ihes betea (2006), Zoaz infernura, laztana (2008), Etxeko hautsa (2011) eta Horma (2017) eleberriak, Konpainia noblean (2004) narrazio liburua, Letrak kalekantoitik (1996), Gogoa zubi (1999), Mentura dugun artean (2001), Eskarmentuaren paperak (2009, Saiakera Sari Nazionala) eta Paper-festa (2012) saiakerak eta Italia, bizitza hizpide (2004) kronika liburua.

 

1

Ondo gogoan dut, gaur balitz bezain berri, hamasei urte bete nituen eguna: gure tropak Renanian sartu dira eta Alemaniaren etsaiek ez dute erreakzionatzeko astirik izan; Hitlerren ahots bipilak adoretu egin gaitu Goetheplatzen jarri dituzten bozgorailuetatik:

Gaur hurbilago daude bakea, justizia eta askatasuna!

Gozoa da arratsaldea, gereziondoak loretan daude; zozabarren saldoek plazako zeru hodeirik gabea edertzen dute beren akrobazia alaiekin, Messerschmitt hegazkinen gisara.

Urteak ere saldoka pasatu dira judua nintzela jakin ez eta juduak gorroto nituenetik.

Hitlerren harenga bukatu zenean, txalo egin genuen gogotik, ez nuke jakingo esaten zenbat denboraz. Halako batean, plazan bildutako gazteak, eta ez hain gazteak, hiriko kaleetan barreiatzen hasi ginen, zozabarrak zeruan bezala, orain kantuan, orain kon­tsigna aberkoiak oihukatuz. Hiri guztia zalaparta hutsa zen.

Etxe sendo eder bat seinalatu zuen gutariko batek. Pertsianak itxita zeuden. Harriak eta zernahi botatzen hasi ginen. Eta oihuka, ardaila batean.

Alferrik ari gaituk, entzun nuen esaten nire gibelean. Hor ez duk aspaldi inor bizi.

Katedral aurreko arkupetara joan, banderak bildu eta billar­-aretoan sartu ginen. Esku-soinu bat entzuten zenfox-trot bat jotzen.

Ea, uztak musika degeneratu hori eta jo ezakSieg Heil! Benetako musika entzun nahi diagu!,Kaskagorri deitzen genion Marck izeneko mutil batek.

Gehiegi eskatzen ari haiz belarri-gor horri, nik.

Soinujotzaileak kemen osoz ekin zion guk agindutako piezari,Sieg Heil! Sieg Heil! hasi ginen lagunok, eta, kanta bukatutakoan, nik garagardoak atera nizkien lagunei eta baita soinujotzaileari ere nire urtebetetzea ospatzeko. Pitxerra esku batean, zigarroa bestean, Frantziaren harrokeria kritikatzen hasi ginen berotasun handiz. Zigarroen kea, zirimolaka, billar-mahaiaren gaineko argiaren inguruan. Keaz gain legeak errespetatzen ez zituzten juduen lotsagabekeria ere atera zen ez dakit noren ahotik. Neurri gogorragoak hartu behar zirela besoko horia eramaten ez zutenen kontra. Eta kontatu zuen goiz hartan bertan bereizgarria ez zeraman judu bat bota zutela ostikoka tranbiatik.

Hermannek, ohi zuen legez, bere labana ireki zuen etaodola zioen xaflaren ahoari hats egin eta galtzetan igurtzi zuen distira ateratzeko, geroohorea zioen beste aldeari hats egin, eta galtzetan igurtzi zuen hura ere. Hiruzpalau aldiz egin zuen gauza bera. Orainodolari hats, orainohoreari. Eta hartan ari zela, zapatari kopetatsu baten berri ematen hasi zitzaigun, eta haren dendaren helbidea ere esan zigun. Oso aldarte onean ari zen.

Hauetako egunen batean eskarmenturen bat eman beharko zioagu zapatari alu horri, erantsi zuen. Labanaren alde biak berriro garbitu zituen, oraingoan jertsearen mahukaren kontra.

Nik ere ezagutzen nuen Hermannek aipatutako judua. Inoiz joana nintzen haren lantegitxora etxekoren baten oinetako-zoruak errepasa zitzan. Adeitsu hartu ninduen beti. Hala ere, Hermannek zapatariaren kontra esandakoak gizendu nituen:

Hildako soldaduak biluztu eta haien arropak eta botak salduz aberastu omen zuan Gerra Handiaren sasoian!, eta zapatariari egotzi nion hainbatengatik esaten zen gerra-pasadizoa.

Zikin madarikatua!, erantsi zion taldeko beste batek nik