: Anjel Lertxundi
: Itzuliz usu begiak
: Alberdania
: 9788498685435
: 1
: CHF 10.30
:
: Erzählende Literatur
: Basque
: 384
: kein Kopierschutz
: PC/MAC/eReader/Tablet
: ePUB
Hizkuntza atzerritar batetik euskarara 'itzuliz usu begiak' egiten dute lan itzultzaileek, hizkuntza biziberrituz gai eta aire orotarikoez, sorkuntza aberastuz, euskarak inoiz imajinatu ez dituen egoerak eta munduak izendatuz, sistema literarioa indartuz. Baina itzulpenik gabe, beste hizkuntza bat dugu, ez euskara, literatura unibertsalaren munduan ibiltzeko bidaide. Itzulpenik gabe, beste hizkuntza batetik hartzen ditugu literatura unibertsalaren testuak eta erreferentzia historikoak, beste hizkuntza batean bilatzen ditugu berrikuntzak ere. Itzulpenik gabe, beste hizkuntza batetik jasotzen ditugu munduak munduaz esandakoak, beste hizkuntza batean asetzen dugu gure egarri kultural noranahikoaren guztiz gehiena. Argi dago, ezinago argi: itzulpen faltak ondorio latzak dakarzkio euskal sistema literariori eta euskarari.

Anjel Lertxundi (Orio, 1948). Hunik arrats artean (1970) ipuin bilduma izan zen argitaratu zuen lehen liburua. Bereak dira, besteak beste, Goiko Kale (1973; ALBERDANIAn, 2000), Aise eman zenidan eskua (1979), Hamaseigarrenean aidanez (1983), Carla (1989), Lurrak berdinduko nau (1990), Kapitain Frakasa (1991), Otto Pette (1994), Piztiaren izena (1995), Azkenaz beste (1996), Argizariaren egunak (1998, Euskadi Literatur Saria), Lehorreko koadernoa (1998), Zorion perfektua (2002), Ihes betea (2006), Zoaz infernura, laztana (2008), Etxeko hautsa (2011) eta Horma (2017) eleberriak, Konpainia noblean (2004) narrazio liburua, Letrak kalekantoitik (1996), Gogoa zubi (1999), Mentura dugun artean (2001), Eskarmentuaren paperak (2009, Saiakera Sari Nazionala) eta Paper-festa (2012) saiakerak eta Italia, bizitza hizpide (2004) kronika liburua.

A

Adieren pisatzailea

Hegazkina lurra hartzera doa Varsoviako Chopin aireportuan. Berbelitz jaunak itzulpenari buruzko galderak errepasatu ditu enegarren aldiz; gero, eskuko poltsa batean gorde ditu polonierazko originala, itzulpena eta baita Moleskine beltz bat ere, nahiko betea idazlearekin komentatu nahi dituen kezkekin, zalantzekin eta beste hainbat galdera eta xehetasunekin. Hegazkinetik jaitsi, maletatxoa hartu hatuen zintatik eta dirua aldatzera joan da mostradoretxo batera. Euroaren etazlotyaren arteko korrespondentziak begiratu ditu diru-aldaketen panel batean.Zlotya jaitsi egin da, itzultzaileak ez du diru askorik galdu nahi, eta pare bat egunetan beharko duen diru doia aldatu du. Taxia hartu du legala dela ziurtatu eta gero, eta ez aurretik tarifaz galdetu gabe. Ez zuen lanbiderik onena hautatu diruaren kezka uxatzeko, eta aspaldi ikasi zuen adi ibiltzen sosak aldatzerakoan.

«Diruarekin bezalatsu ibiltzen naiz hitzekin ere. Neurria hartzen!», pasatu zaio burutik.

Taxilaria hitz urriko gizona da, Berbelitz jaunak ez du aukera handirik poloniera entzuteko. Eta taxiak ordu erditik gora beharko du idazlearen etxe aurrera iristeko. Errepidearen ezker-eskuin, lautadak, behe-laino zerratu batek erdi itsutuak. Bigarren aldia da Berbelitzek bide bera egiten duela, bietan lagun baten etxea du ostatu. Begiak itxi ditu.

Itzultzailea da Berbelitz. Hitzen eta adieren pisatzailea. Sarri baliatzen du irudia, hitzak eta adierak prezisioko balantza batean pisatzen imajinatzen du bere burua. Horixe esaten dio entzun nahi dion guztiari. Adieren pisatzailea dela. Eta Elene izeneko lagun bati gertatua kontatzen du. Ama hil berri,Klasikoak saileko MontaignerenEntseiuakiii tomoa hartu zuen lagunak, beste askotan bezala, bertako pasarteren bat edo beste irakurtzeko. Kapituluen izenburuak errepasatzen ari zela zer irakurri erabakitzeko,Dolu egiteaz izeneko izenburu bat topatu zuen indizean. Zuzen-zuzen jo zuen bertara, begiak bertako letretan erre beharrez. Handia izan zuen dezepzioa. Original frantseseko izenburuak dioDu repentir. Damuaz ari da Montaigne, egin ez den zerbaitek edo gaizki egindakoak sortu ohi duen atsekabeaz. Dolores Picazok adiera horixe jaso zuen gaztelaniazko itzulpenean:Del arrepentimiento. Eduardo Gil Berak, ordea,Dolu egiteaz deitu zion kapitulu berari. Zein da misterioa? Originalekorepentir hitzakdamua esan nahi duela euskaraz, baina baitadolua ere. Gil Berak zergatik ez zuendamu eman? Ia atzo goiza arte,dolu hitza damuaren adieran erabili izan delako nagusiki. Gaur, ordea, bigarren adiera, heriotza batek eragindako atsekabearena, gailendu da euskaraz, eta bestea, aldiz, oso bigarren mailara pasatu.

Berbelitzek horiek eta horrelakoak esan zizkion adiskide dolutuari:

Gil Berak testuaren garaiari erreparatuko zionan seguruenen –esan dio Berbelitzek– eta ez gaurko erabilerari. Bi erabakiak ditun, noski, zilegi, ez diten testua traiziona­tzen. Horrelako milaka erabaki hartu behar izaten ditinagu itzulpen batean. Itzultzaileon lana dun.

Berbelitzek horixe du lanbide: adierak pisatzea. Ez zaio bere profesioari deitzeko modu zehatzagorik bururatzen. Eta itzulpengintzaz ematen dituen solasaldietan, adibide bera jartzen die beti ikasleei:

Dirua itzultzeak gauza bakarra esan nahi du,stricto sensu behintzat; liburu bat itzultzeak gutxienez bi. Ez,itzuli guztiek ez dute beti adiera b