: Alex Giurrutxaga
: Xabier Lete: Aberriaren poeta kantaria
: Alberdania
: 9788498686234
: 1
: CHF 10.70
:
: Essays, Feuilleton, Literaturkritik, Interviews
: Basque
: 262
: kein Kopierschutz
: PC/MAC/eReader/Tablet
: ePUB
Liburu hau gonbita bat da Xabier Leteren poesia eta pentsamendu poetikoa ezagutzeko. Xabierren poemak irakurtzeko edo berrirakurtzeko gonbita. Xabierren poesia eta pentsamendu poetikoa ezagutzen dituela uste duenak ezagutzen ez zuen informazio asko eta sorpresa ugari jasoko du, eta Xabierren poesia eta pentsamendu poetikoa gutxiago ezagutzen dituenak, aldiz, bertan bilatuko du euskal olerkigintzaren mugarri argienetako baten ibilbide publiko zein pribatuagora hurbiltzeko zurubia. Kasu batean zein bestean, olerkari bakan baten lan poetikoari buruzko goi mailako saiakera bat gozatuz. Horixe baita, batez ere, Alex Gurrutxagaren saiakera: joria eta bizia, gozatuz eta gehiagoren egarriz irakurtzen dena. Begiak eta adimena katibatzen dituena. Liburu hau gonbita bat da autore gazte baten lehen lanaren maila heldua ezagutzeko, haren jakituria eta informazioaz harritzeko, haren hizkera efikaza gozatzeko. Ohiko prosa akademikotik urrun, eskuetan duzun liburuak garbi uzten du posible dela saiakera jaztea tonu grisetik haragoko bizipozezko koloreekin. Liburu hau opari bat ere bada, Xabier Lete eta haren poesia maite ditugunontzat bezala Lete eta haren poesia ezagutzen ez duten belaunaldi berrientzat.

Alex Gurrutxaga (Zarautz, 1988). Doktore da euskal literaturan, eta Xabier Leteren obraren gainean egin du tesia, EHUn: Xabier Leteren poetika: aldaeren azterketa eta bilakabidearen irakurketa bat (2020). Aurretik, 2013-2016 bitartean, Xabier Leteren Funtsa aztertu zuen. 2016az geroztik, EHUn dabil irakasle. Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan ikerketa taldeko kidea da, eta hainbat argital-pen ditu poesiaren azterketaren esparruan. Literatura kritikari gisa, han eta hemen kolaboratu du, hala hitzaldi-solasaldi formatuan nola artikuluen bidez (Berria, Euskadi Irratia, Info7, Erlea, Caravansari, eta abar).

HAMAHIRU, ETA GEHIAGO (1965-1978)

BIOGRAFIA BATERAKO LEHEN OHARRA

Xabier Lete Bergaretxe1944an sortu zen Oiartzunen. Gurasoak Edurne Bergaretxe eta Fermin Lete zituen, eibar­tarra bata, errenteriarra bestea. Aita fundizioko moldadorea zen, amak etxetik lan egiten zuen hiriburuko denda batentzat, eta Xabierrek beraklangile baten semetzat zuen bere burua. Fermin, 27 urte zituela, gudari ibili zen 36ko gerran, eta gertakizun horrek oihartzuna izan zuen Leteren poesian. Aitaren aita ere, Martzial, abertzale ezaguna izan zen, eta Ezkabako presondegian egon behar izan zuen. Hain zuzen, hala amaren aldetik nola aitaren aldetik, familia abertzalea zen Leterena, eta horrek eragin zuzena izan zuen bere heziketan eta pentsamendu etikoan. Horrez gain, amaren anaia bat, Juan Jose, apaiza zen, eta hark ere bideratu zituen Xabierren irakurketak.

Derrigorrezko ikasketak bukatuta, Tarragonara joan zen, aitaren desirei jarraituz, peritu ikasketak egitera. Baina aitaren asmo onak eta peritutzaren sonak ez ziren nahikoa izan Letek ikasketak amai zitzan; aldiz, literaturan eta filosofian sakondu zuen. Hemezortzi urterekin itzuli zen Oiartzuna, eta, ikastea gustuko ez zuenez, lanean hasi zen Pasaiako Bianchi eta Ibarrondo lantegian. Lanetik aparteko tarteetan, orduan hasi zen Leteren jardun kulturala piz­ten. Antzerkira eta zinemara joaten zen Donostiara, eta asko irakurtzen zuen; literatura eta filosofia ugari, bereziki autore existentzialistak eta antzekoak:sasoi hartan irakurri omen zituen Sartre, Zubiri, eta abar. Bere hitzetan: «Hogei urteren inguru hartan, intelektualki egarri handiarekin bizi nintzen, eta nire barnea iluna zen». Beste hitz batzuekin esanda, «16 urtetik aurrera, bere buruari galderak egiten zizkion tipo bakarti eta melankolikoa bihurtzen» hasi zen; gero, irakurtzeari ekin zionean, «areagotu egin ziren galderak eta, horrekin, bakarrik ibiltze hori».

Idazketari dagokionez, berriz, tailerreko lan-orduetan,­ leihotik Pasaiako portua ikusiz, han hasi omen zen, lanak libre uzten zizkion tarteetan, poesia idazten. Hasieran gaztelaniaz hasi zen eta, laster, euskaraz; Letek zioenez, Gabriel Arestiren eragina funtsezkoa izan zen hizkuntza aldaketa horretan. Lehen testu haietariko batzuk bederen, 1963 eta 1964koak, gordeta daude Lete-Iriondo Funtsean, eta badute berak aipatzen zuen kutsu melankolikoa. Leteren paperen artean aurki daitezkeen jatorrizko testuak aztertuz gero, honakoa izan daiteke, beharbada, euskarazko bere lehen poema –edo, seguru, lehenengoetakoa–. Lerro xumeok iradokitzen dute zerbait gaztaroko poema haien tonu eta kolore orokorraz:

Gaberdian nigatik

galdetzen baduzu,

zatoz bakardadera,

arkituko nauzu

ixillik

Leteren eskuizkribua, datarik gabe.
© Xabier Leteren oinordekoak.

NAFARROAKO OIARTZUN

Leteren oroitzapenetan,bera mutil koskorra zela, Oiartzunek gehiago zeukan Gipuzkoako herri industrializatu batetik baino, Nafarroako mendietan galdua zegoen herri basati batetik. Herri txiki horiek 1950eko hamarkadan zuten giroa azkar jasotzeko, Bernardo Atxagarengana joko dugu. Atxagak poema luze eta eder bat eskaini zion Leteri haren heriotzan, eta bertan, lau pintzelkadatan margotzen ditu herri haiek. Honela mintzo zaio asteasuarra Le